Mintza Eguna Lapuebla de Labarkan ospatuko da aurten

Ekainaren 1ean izanen da mintzalagunen* jai handia. Ekainaren 1ekoa festa handia izanen da, Euskal Herriko mintzalagunak kalejira, bazkari, dantza, erromeria eta kantu artean elkartu eta harremanak estutzeko* eguna.

Hamalaugarren Mintza Eguna, gainera, gonbidapen* berezi* batekin dator: urtean zehar ere haien “mundura” hurbiltzeko* gonbidapena egin diete mintzalagunek euskaltzaleei: “Mintza taldeak* ez dira soilik* euskara hitz egiteko modu bat. Mintzalagunona mundu bat da, euskararen praktikatik harago*, emozio, ekimen*, harreman* eta bizipen* ugari* biltzen dituena”.

Egitaraua* eta informazio gehiago, ondorengo estekan* topatuko duzu.

Mintza Eguneko egitaraua


Mintzalagunak: Compañeros/as de práctica lingüística

Ospatu: Celebrar

Estutu: Apretar (en este caso fortalecer)

Gonbidapen: invitación

Berezi: especial

Hurbildu: acercar

Mintza taldeak: grupos de práctica lingüística

Soilik: unicamente

Harago: más allá

Ekimen: iniciativa

Harreman: relación

Bizipen: vivencia

Ugari: mucho/a

Egitarau: programa

Esteka: vínculo, link