Ikasi edo hobetu euskara udan

Uda aprobetxatu nahi duzu euskara ikasteko edo hobetzeko? Nafarroako euskaltegiek euskara ikastaro trinkoak edota azterketak prestatzeko ikastaroak prestatu dituzte.

 

IKA: udako ikastaroak eta hiri barnetegia

Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak udako ikastaroak antolatu ditu abuztuaren 4tik 29ra eta irailaren 2tik 18ra. 4 asteko ikastaroa osoa egin daiteke, baina baita 2 edo 3 astekoa ere.

Denetariko mailak daude: A1etik B2 mailara, baita C1 azterketa (osoa, idatzia edo ahozkoa) prestatzeko ere. 18, 40, 60 edo 80 orduko iraupena dute.

Bestalde, abuztuaren 29tik 31ra asteburuko hiri barnetegia antolatu dute Iruñean, B1 eta B2 mailako ikasleendako.

 

AEK: ikastaro trinkoak edo bi asteko barnetegiak

Iruñeko Iruñezar euskaltegian udako ikastaro trinkoak antolatu dituzte. Abuztuaren 18tik 29ra izanen dira, 9:00etatik 13:30era; 40 ordu denera. A2, B1, B2 edo C1 (azterketa) mailak daude aukeran. 
Izena emateko epea abuztuaren 7an bukatuko da. 

Bestalde, B2 eta C1 azterketa prestatzeko 2 asteko barnetegia antolatu Abuztuaren 4tik 17ra izanen da, Arantzan.

Ohiko barnetegiak ere badaude, Arantzan, Foruan eta Urepelen, maila guztietakoak.