AEK-k heldu den ikasturteko aurrematrikula epea ireki du

Ekainaren 30a baino lehen izena ematen dutenek hainbat onura izango dituzte.

AEK-k zabalik du 2025-26 ikasturtean ikasteko aurrematrikulazio epea. Ekainaren 30a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako abantaila hauek izango dituzte:

  • Ikasturte honetako (2024-2025) prezioari eutsiko zaio.
  • Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei.
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan.

Eskaintza AEK-ko ikasleek zein ikasle berriek balia dezakete. 

Aurrematrikularen prezioa 100 eurokoa da. Ikastaroa hasi baino lehen hura ez egitea erabakitzen baldin bada, aurrematrikularen %100 itzuliko du AEK-k. 

Adi! Online ikastaroetan ezin da aurrematrikularik egin. Modalitate honetan interesa baduzu, galdetegi hau bete dezakezu.

 

Izen-ematea eta informazioa

AEKren edozein euskaltegitan zein AEKren webgunean eman daiteke izena.