Hasi da Bertsoaroa

XXXV. Bertsoaroa otsailaren 3tik martxoaren 12ra bitarte eginen da, eta zazpi ekitaldi izanen ditu guztira, bertsolaritzak Iruñean duen indarraren erakusgarri.

Iruñeko Udalak Nafarroako Bertsozale elkartearekin batera antolatutako zikloan eskaintza askotarikoa osatu dute, eta bertsolari gazteak zein ibilbide luzekoak bilduko dira. Jarduera guztiak doakoak izanen dira, zikloa amaitzeko eginen duten bertso-afaria izan ezik. Hona hemen programa osoa:

Otsailak 3, asteartea. Bertso Trama, bertsolari gazteen saioa
- 19:00. Kondestable Civivoxa
- Bertsolariak: Beñat Astiz, Ekain Tolaretxipia, Idoia Granizo, Izaro Bilbao, Jabi Lezaun eta Lide Goenaga. 
- Aurkezleak: Iratxe Legarra eta Patxi Bueno 

Otsailak 5. I. Bertso-jaialdia
- 19:00. Nafarroako Antzerki Eskola (San Agustin kalea)
- Bertsolariak: Eki Mateorena, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Maider Arregi, Sarai Robles eta Xabat Ilarregi. Gai-jartzailea: Ander Aranburu
- Jaialdia hasi baino lehen 2025eko Bertsopaper Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia eginen da

Otsailak 12. Bertso-saio elektronikoa – Itzali eta piztu
- 19:00. LABA (Gazteluko plaza)
- Bertsolariak: Ekain Alegre, Ekhiñe Zapiain eta Haira Aizpurua. 
- Musikariak: Aner Periz, Manex Pagola eta Ainhoa Larretxea

Otsailak 19. II. Bertso-jaialdia
- 19:00. Salestarrak zentroko ekitaldi-aretoa (Txantrea)
- Bertsolariak: Aitor Etxebarriazarraga, Aroa Arrizubieta, Eneko Lazkoz, Sahats Karasatorre, Maddi Ane Txoperena eta Nerea Ibarzabal. 
- Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo

Otsailak 26. Hezur berriak – Bertso literarioen saioa
- 19:00. Katakrak (Kale Nagusia)
- Musika: Ines Osinaga. Idazlea eta gidaria: Ane Labaka. 
- Bertsolariak: Alaia Martin eta Maialen Akizu

Otsailak 27. Bertso jasa – Haurrendako bertsolaritza-lantegia (doan)
- 17:30. Iturramako Civivoxa
- Nork emana: Kattin Madariaga eta Xabier Terreros
- Izen-emateak: nafarroa.sustapena@bertsozale.eus edo 948 14 37 47

Martxoak 12. Bertso-afaria (tokiko produktuekin egindako afaria)
- 20:30. Herriko Taberna (Carmen kalea)
- Bertsolariak: Ane Zuazubiskar, Joanes Illarregi eta Onintza Enbeita. 
- Gai-jartzaileak: Ainhoa Larretxea eta Ander Aranburu
Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean (25 euroan)