Ez galdu aukera familian euskara praktikatzeko

Euskara ikasteko prozesuan aurrera egin nahi duzu, baina familiatik sobera urrundu gabe? Amesten zinuen formula existitzen da : «Familia egonaldia»! Goizean gurasoak euskara klasean diren bitartean, haurrak jolasean ariko dira hezitzaileekin. Eta eguerditik oheratu arte, guraso eta haurrak euskarazko aktibitateen inguruan biltzen dira.

Helburuak argiak dira:

  • Euskara maila hobetu eta familia barruko hizkuntza ohiturak aldatu.
  • Euskal Herriko lurralde desberdinak eta euskal kultura deskubritu.
  • Kolektiboaren eta bizikidetzaren baloreak barneratu.

Euskal Herri osoko familientzat irekia dago, eta hiru egonaldi aukera proposatzen dira, euskara mailaren arabera.

  1. Hobekuntza barnetegia: Apirilaren 5etik 11ra, Xiberoa-Nafarroan (B1-B2 mailako gurasoentzat eta haien haurrentzat)
  2. Erdi mailakoa: Apirilaren 13tik 18ra, Lapurdi-Nafarroan (A2-B1 mailako gurasoentzat eta haien haurrentzat)
  3. Familia euskaldunentzako espedizio ibiltaria: Uztailaren 20tik 25era, Baxe Nafarroa-Gipuzkoa-Nafarroa.

Prezio murriztuak dituzte egonaldiek, dirulaguntza bidez. Izen emateko azken egunak dira hauek, urtarrilaren 30ean amaituko baita.

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen: Familia egonaldia • Plazara