“Gogoa pauso, pausoa bide” dokumentala aurkeztu dute

Ikus-entzunezkoak Bortzirietan 1970-1990 urteen bitartean euskara biziberritzeko prozesua nolakoa izan zen kontatzen du, garai hartan euskal kultura sustatzen, ikastolak sortzen, helduentzako gau eskolak abian paratzen… aritu ziren zenbait protagonistaren ahotik, eta irudi eta material grafiko ugariz osatua.

Dokumentala ilbeltzaren 31n aurkeztu zuten Lesakako Harriondoa Kultur Etxean eta harrera beroa egin zioten herritarrek.  Bortzirietako gainerako herrietan ere izan dira emanaldiak: Arantzan, Beran, Etxalarren eta Igantzin. Laster batean dokumentala ikusgai paratuko dute www.bortziriak.eus webgunean.

Dokumentalak interesa piztu du, baita Bortzirietatik kanpo ere

Gaiak Bortzirietan eta eskualdetik kanpo piztu duen ikusminaren adierazgarri, hona hemen gaiari buruz hainbat hedabideetan jaso dituztenak:

Ttipi-ttapa
Erran
Berria/Nafarroako Hitza
Gara-Gaur8
Diario Vasco
ETB-Biba Zuek
ETB-Egun on, Euskadi
EITB-Euskadi Irratia/Faktoria
Antxeta Irratia
Xorroxin Irratia

Prozesuari buruzko informazio osatua

Bortzirietako Euskara Mankomuntatea