Gau Beltza, itzalitako kalabazak berpiztea

Udazkenaren bukaeran, egunak gero eta ilunagoak direnean, erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan eta baita Euskal Herrian ere. Urtearen heriotza, uzta bilketa, hildako senideen oroimena… barrura begirako ariketan jartzen gaitu urtaro honek. Aldi berean, iluntasunak eta heriotzaren gaiak elkar beldurtzeko jolasean aritzeko parada eman ohi digu.

Gurean ere badira kontakizunak, kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zirenekoak; trapu zaharrekin aurpegia estali, eta beldurra eragin. 
Gau Beltza hemengo ikuspegitik antolatzen hasiak dira jada herri batzuetan (Mutriku, Eibar, Txantrea, Aretxabaleta, Lekeitio, Oiartzun, Baliarrain, Pasaia, Arrasate…). 

http://gaubeltza.eus/