Festetan euskaraz jantzi!

Heldu den asteburua da Nafarroan festa gehien pilatzen dituena. Era guztietako ekitaldi eta jarduerak ditugu, eta harreman eta komunikaziorako une ezin hobeak dira. Euskara presente egon dadin kanpaina berria bultzatu dute Nafarroako hainbat udalek.

Festak, bestak, pestak, jaiak... edonola izendatuta ere, euskaraz izendatu eta gozatzea da garrantzia duena. Gure herrietan urteko unerik alaienetakoak izaten dira, eta jende gehien elkartzen dena, harremanak biderkatuz. Nafarroako hainbat udalek gure kaleak eta haremanak euskaraz janztera dei egin dute, euskarari protagonismoa ematera.

Horretarako garrantzitsuak dira Udalek zein herri eragileek antolatzen dituzten jarduerak euskarazi izatea, euskaraz harremantzeko bide ematen baitute. Baina euskarazko ekitaldirik ez dagoenean ere, egin lehen hitza euskaraz: kalea, tabernetan, txoznetan, langileekin, ezezagunekin... ziurrenik, uste baino jende gehiagorekin egin ahalko duzu euskaraz, normaltasunez, estresik gabe.

Ondoko aholku hauek jarrai ditzakezu:

  1. Ez izan beldurrik hanka sartzeari eta euskaraz mintzatu, hizkuntzak hanka sartuz ikasten baitira.
  2. Euskaraz mintzatzea ohitura bat da, eta ohitura guztiekin gertatzen den bezala (kirola, erretzeari uztea, dieta…) alda daiteke. Hortaz, beste euskaldunekin gaztelaniaz egitetik euskaraz egitera igaro zaitezke.
  3. Euskaldunen artean euskaraz ere solastu ahal izateko, konplizitatea eskatu behar zaio euskara ez dakienari, euskalduna ez izan arren, lan handia egin baitezake hizkuntzen berdintasunaren alde.

PARTE HARTZEN DUTEN ENTITATEAK:
Atarrabia, Aranguren, Berriozar, Burlata, Esteribar, Gares, Tafalla, Uharte eta Zizur Nagusiko Udalak.