Euskararen ibilbidean euskaltegiak bidelagun

Euskarak etorkizunerako* aukera bikaina* eskaintzen digu, familian euskara transmititzeko, aukera profesionalak zabaltzeko, zein euskal komunitatean sartzeko eta kultura gozatzeko. Ibilbide horretan euskaltegiak bidelagun aproposak dira, ilusioz beteriko ikasketa prozesua eskaintzen baitute, helduei* hizkuntza irakasteko metodologietan oinarri* sendoa* duena.

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako 35 toki entitatek euskalduntze-alfabetatzea sustatzen* dute:  “#Eman like euskarari”, eta dirulaguntzen* eskaintza zabaldu dute. Gainera, Malerrekako eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateek doako* matrikula eskaintzen diete eskualde* horietan erroldaturiko* herritarrei. Hona hemen euskaramusutruk kanpaina.

Informazio orokorra: euskaltegien sarea*, matrikulatzea eta bekak.


Ibilbide: recorrido

Bidelagun: acompañante

Etorkizun: futuro
Bikain: excelente
Apropos: adecuado/a
Heldu: adulto/a
Oinarri: base
Sendo: fuerte, solido/a
Sustatu: promocionar
Dirulaguntza: subvención
Doako: gratuito/a
Eskualde: comarca
Erroldatu: empadronado/a
Sare: red