Euskara ikastea eta oporrak, biak batera

Udan euskara ikasteko bertze aukera batzuk badira, aisialdiarekin* harremanetan* eta familia giroan*. Oporraldia* une egokia* izaten ahal da euskararen ikaskuntzan eta erabileran aurrera egiteko.

Uda sasoian* euskara ikasteko asmoa* dutenek badituzte hainbat aukera, ohiko* ikastaro eta barnetegiez aparte.

Udaleku* ibiltarietan* euskaraz mintzatzea da helburua, kirola egitearekin eta Euskal Herriko paraje ederrak ezagutzearekin batera.

Familia barnetegiak aproposak dira guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura* sendotzeko*. Oporretarako plan polita izaten ahal da, gurasoak eskolan diren bitartean haurrek begiraleekin* egiten dituzte jarduerak*.


Aisialdi: Ocio, tiempo libre.

Harreman: Relación.

Giro: Ambiente.

Oporraldi: Periodo vacacional.

Egoki: Apropiado/a

Sasoi: Temporada.

Asmo: Intención.

Ohiko: De costumbre, habitual.

Udaleku: Campamento, colonia.

Ibiltari: Itinerante, caminante.

Ohitura: Costumbre, hábito.

Sendotu: Reforzar, fortalecer.

Jarduerak: Actividades.