Euskarabideak ireki du euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea

Abenduaren 2ra arte zabalik egonen da Euskarabidean euskara ikasteko laguntzak eskatzeko epea.

  • Laguntzen hartzaileak: euskara ikasten ari diren 16 urtetik gorako helduak.
     
  • Ikastaro motak: estentsiboak, trinkoak, barnetegiak, autoikaskuntza tutorizatua eta berariazko ikastaroak.

    2024ko abuztuaren 26tik abenduaren 1era bitarte hasten diren ikastaroetarako. Ikastaroak, edonola ere, amaituta egon beharko dira 2025eko ekainaren 30ean.
     
  • Baldintzak: %80ko bertaratzea eduki behar da, gutxienez.
     
  • Dirulaguntzen zenbatekoa:  
    • Estentsiboen, trinkoen eta barnetegien laguntza moduluak:
      • 40 eta 79 ordu bitartekoak, 100 eurora arte.
      • 80 eta 200 ordu bitartekoak, 200 eurora arte.
      • 201 eta 270 ordu bitartekoak, 300 eurora arte.
      • 271 eta 400 ordu bitartekoak, 400 eurora arte.
         
    • Autoikaskuntzako ikastaroen laguntza moduluak:
      • 40 eta 99 ordu bitartekoak, 100 eurora arte.
      • 100 eta 189 ordu bitartekoak, 200 eurora arte.
      • 190 eta 250 ordu bitartekoak, 300 eurora arte.
         
    • Berariazko ikastaroen laguntza moduluak:
      • 40 eta 100 ordu bitartekoak, 200 eurora arte.
      • 101 eta 200 ordu bitartekoak, 300 eurora arte.
      • 201 eta 400 ordu bitartekoak, 400 eurora arte.
         
  • Aurkeztu beharreko agiriak eta tramitazioa:

    Eskabidea telematikoki aurkeztu daiteke edo bestela, Nafarroako Gobernuaren erregistroko edo harreta bulego batean edo posta ziurtatuz (ezin da mezu elektroniko baten bidez eskatu).  

    Informazio gehiago lotura honetan