Euskaltegiek matrikulazio epeak ireki dituzte

Ikasturte berriaren atarian egonik, Nafarroako euskaltegiak matrikula egiteko epeak ireki dituzte. Nafarroako Gobernuak eta toki entitateek dirulaguntzak ematen dituzten matrikula gastuei aurre egiteko.

Erakunde publikoek zein gizarte ekimeneko euskaltegiek euskara ikasteko eskaintza zabala antolatu dute Nafarroan.

AEK eta IKA euskaltegiek, Iruñerrian ez ezik, euskaltegiak dituzte Nafarroako geografia osoan zehar. Ikusi AEKko euskaltegien mapa eta IKAko euskaltegiak. Bi erakundeek maila guztietako ikastaroak eskaintzen dituzte eta ikastaro eskaintza zabala dute. 

Bai&By fundazioak adimen artifizialdun softwarearen bidezko ikasketa eskaintzen du. 

Bestalde, helduek euskara ikasteko hiru zentro daude Nafarroako Gobernuaren menpean: Iruñeko Hizkuntza Eskola, Tuterako Hizkuntza Eskola, eta Zubiarte Euskaltegia. Hiruetan euskara ikasteko modalitate bat baino gehiago eskaintzen dute. 

 

Dirulaguntzak

Nafarroako toki entitateek eta Euskarabideak dirulaguntzak ematen dituzte, helduen euskalduntzea bultzatzeko:

  • Diruz laguntzen duten toki entitate gehienek matrikula kostuaren %50 inguru ematen badute ere, ez dute kopurua erabakitzeko irizpide berberak. Gainera, eskatzeko epeak ere ez dira berberak udal guztietan. Diru-laguntza hauen berri izateko sartu Elaideko diru-laguntzen atalean, eta aukeratu dagokizun entitatea.
  • Horiez gain, Euskarabideak ere diru-kopuru bat bideratzen du helduentzako euskara klaseak diruz laguntzeko. Laguntza hauek bateragarriak dira toki-entitateek ematen dituztenekin.