Aek-ko euskaltegietan izena emateko epea, zabalik iraila osoan

Baliteke, hilabetean zehar, AEK-k euskaltegiak dituen herrietan sidekarradun bizikleta batekin topatzea. Ez harritu, izan ere, ibilgailu hori baliatu du entitateak aurtengo matrikula kanpaina zabaltzeko, eta haiekin joateko eta bidelagun izateko gonbitea egin du, gainera, Hasiko gara, bazatoz? lemarekin.

AEK-k euskara ikasteko eskaintza zabala du:

-    Euskaltegietan egiteko ikastaroak
Urritik ekaina bitarteko ikastaroak, euskara maila guztiak (A1etik C2ra), titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, taldeentzako ikastaro bereziak, mintzapraktika ikastaroak, ikastaro trinkoak...

-    Autoikaskuntza ikastaroak
A1 mailatik C1 mailara bitarteko ikastaroak, baita azterketak prestatzekoak ere. Tutorearen zuzeneko aholkularitza eta jarraipena eskaintzen du, aurrez aurreko tutoretza-saioen bidez. Horrez gain, astero mintza-saioak, mintzamena taldean lantzeko.

-    On-line ikastaroak
Nahi den orduan eta lekuan ikasi ahal izateko. Maila guztiak eskaintzen dira.

-    Jardun biko ikastaroak
Azken urteetan, jardun biko ikastaroen eskaintza indartzen ari gara: 210 ordu (120 ordu taldean, 80 nork bere kabuz, 10 tutoretza ordu).

-    Barnetegiak
Hilabeteko ikastaroak dira, 120 ordukoak. Foruko Barnetegian (Urdaibaiko biosfera erreserban –Bizkaia-), ematen dira.  Maila guztiak e eta baita B” eta C1 prestatzeko ikastaro trinkoak ere: hilero 120 ordu.


Bilatu hurbilen duzuen Euskaltegia, eta bertan eskatu informazioa:

Baztan (Elizondo) - Erribera (Tutera) - Iruñerria (Iruñea, Berriozar, Burlata, Zizur Nagusia...) -Izarbeibar (Gares) - Lizarraldea (Lizarra) - Lodosaldea (Lodosa) - Pirinioak (Garralda, Agoitz, Aezkoa, Erronkari, Zaraitzu...) - Sakana (Altsasu) - Tafallaldea (Tafalla) - Ultzama-Larraun (Lekunberri, Larraintzar) - Zangozaldea (Zangoza, Oibar, Irunberri)

 

https://www.aek.eus/eu/euskaltegia-bilatu