Udako ikastaroen eskaintza prest eta izen emateko epea zabalik

Nafarroako AEK eta IKA euskaltegietan udako ikastaro eskaintza oparoa prestatu dute. Uda atseden hartzeko garaia bada ere, sasoi aproposa da eguneroko lan zama zertxobait arinduta, patxada hartu eta euskararen ikasketari kalitatezko denbora eskaintzeko. Ikastaroen izaera trinkoak aukera ematen du denbora gutian aitzinera pauso begi bistakoak egiteko.

Dena dela, norberaren beharren arabera, mota eta ordu kopuru ezberdinetako ikastaroak aukeratzen ahal dira: badira mintzamena lantzeko helburua dutenak, maila mantentzekoak, azterketa prestatzera bideratuak, eta abar. Udako ikastaro hauek ere diruz laguntzen dituzte toki entitateek zein Euskarabideak

IKA Arturo Campion

Iruñerriko Arturo Campion euskaltegiak lau asteko udako ikastaroak eskaintzen ditu, maila guztietan, baina aukera bada ikastaro laburragoak egiteko, hiru edo bi astekoak. Irailean 3 astetako ikastaroak eskaintzen dira, ordu gutxikoak,  Ikasturtea hasi aurretik nagiak astintzen hasteko. Ikastaroak abuztuaren 4tik 29ra izanen dira eta irailaren 2tik  18ra.

Izen ematea online, telefonoz edo euskaltegira bertaratuta egiten ahal da.

Informazio guztia hemen.

Asteburuko hiri barnetegia

Ekainaren 21etik 23ra asteburuko hiri barnetegia antolatu dute ikasleen euskara mailari astinaldia emateko, ikasturtea bukatu berritan. Klase orduak eta kanpoan egiteko jarduerak uztartuko dira eta otorduak prezioan sartuta daude.

Informazio gehiago hemen.

AEKren udako ikastaro trinkoak

AEK maila guztietako udako ikastaroak eskaintze ditu Iruñerrian eta Erriberan: A2, B1, B2 eta C1 (azterketa). Iruñerriko kasuan, ikastaro trinkoak Iruñezar euskaltegian eginen dira (Alde Zaharra), abuztuaren 18tik 29ra. Izena emateko epea abuztuaren 7ra arte izanen da.

Izen ematea.

Informazio gehiago hemen

Erriberan ikasitakoa indartzeko eta mintzamena lantzeko ikastaroak eskainiko dituzte, abuztuaren 25etik irailaren 19ra. Izena ematea ekainaren 20a baino lehen egin behar da.

Informazio gehiago hemen.