Matrikulazio berri on!

Urtarrilean Nafarroako euskaltegiek ateak ireki dituzte berriro eta matrikulatzeko aukera izanen da hilabete honetan zehar. Urte berria garai aproposa da euskara ikasteko asmoari heldu edo ikasketa prozesuari berrekiteko. Nafarroan euskaltegi sare zabala dugu eta Euskarabideak zein tokiko entitateek euskara ikasteko dirulaguntzak ematen dituzte.

Guztiontzat egokitzen diren euskara ikastaroak eskaintzen dituzte AEK-k, IKAk eta Zubiartek, maila, ordutegi eta leku ezberdinetan. Urteko sasoi honetan ikastaro trinkoak eta online formatukoak dira gehien eskaintzen direnak.

Eskaintza guzti horren berri izateko, hemen duzue Nafarroako euskaltegien mapa, gertukoenarekin harremanetan jartzeko. Edo nahiago baduzue, euskaltegiak kudeatzen dituzten erakundeekin zuzenean jar zaitezkete harremanetan:

Toki Erakundeek (Udalek, Mankomunitateek…) eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen dituzte ikastaroak. Horretarako, hemen duzue dirulaguntza horiei buruzko informazioa.

Eta horrek konbentzitzen ez bazaitu, entzun euskaltegian euskara ikasten ari direnek esaten dutena.