Euskarari zabalik

Komertzio bat duzu eta euskarazko kartelak jartzeko laguntza behar duzu? Euskara zaintzen duen establezimendu batera joan nahi duzu? Zuendako da `Euskarari Zabalik´. 


Zer da Euskarari Zabalik?

Udalek merkatariei eskaintzen dien doako programa da. Saltokietan euskararen erabilera eta presentzia sustatzea du helburu, baita bezeroekin eguneroko harremanetan euskaraz aritzeko aukerak areagotzea ere. 

10 udalerri hauetan eskaintzen da programa: Antsoain, Aranguren Ibarra, Atarrabia, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Esteribar, Gares, Uharte eta Zizur Nagusia.


Zertan datza?

Saltokian euskarak presentzia handiagoa izateko laguntza ematen da aholkulari baten bidez. Saltokiak dituen beharren arabera, honakoak egiten dira: itzulpenak, kartelak, mota guztietako elementu bisualak, euskara ikastaroak, dirulaguntzak…

 

www.euskararizabalik.eus 
Webgunean baliabide ugari eta informazio praktikoa dago: 
• Kanpainan parte hartzen dute saltokien zerrenda, herriaren eta sektorearen arabera bilatzeko.
• Merkatariek jaso ditzaketen dirulaguntzen informazioa.
Euskarri fisiko eta digitalen katalogoa, merkatarientzat prest.
 FAQ atala, bai merkatari bai kontsumitzaileentzat, ohiko zalantzei erantzunak emanez.