Errigora, euskara bultzatzen duen uzta 

Martxan dago Errigoraren udazkeneko kanpaina. Azaroaren 14ra arte, Nafarroako erdialdeko eta hegoaldeko produktuz betetako saskiak jarriko dituzte salgai. Horren balioaren %25 Ager eremuko euskalgintzara bideratuko dute zuzenean, hau da, AEK-ra, ikastoletara, Sortzenera eta Agerraldia elkartera.

Hamaikagarren urtez, udazkeneko kanpainari hasiera eman dio Errigorak, Agerreko uzta euskarari puzka izenarekin. Hain zuzen, izen horrek biltzen ditu kanpainaren oinarriak: 

  • Ager: Garai batean erromaterrek ager vasconum deitu zuten lurraldea dute ardatz, hau da, Nafarroako erdialdea eta hegoaldea. 
  • Uzta: Nafarroa erdi eta hegoaldean propio diren produktuak Euskal Herriko plazan zabaldu nahi ditu.  
  • Euskara: Euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, Agerreko euskalgintzari zuzeneko diru-ekarpena eginez, euskarak espazio berriak irabaz ditzan.
  • Auzolana: Auzolan da lan-tresna nagusia: ehunka lagunen borondatezko lana da Errigora mugiarazten duena. Betiko lan kolektiboa balioan jarri nahi du Errigorak.

 

Kutxak

Ohiko saski beltza eta berdea ez ezik, aurten, hirugarren bat ere izanen da aukeran, berezia:

  • Saski beltza (55 €): Piperrak, zainzuriak, orburuak, kardua, potxak, borraja, tomatea, teilak, mahats zukua, ardo Beltza, ilarrak eta patxaran mantekatuak.
  • Saski berdea (65 €): Piperrak, zainzuriak, orburuak, txitxirioak, pasta, dilista lehorrak, ardo-ozpina, tomate frijitua, sagar zukua, konbutxa tea, txokopipitak, eko teila eta haritz ardo Beltza.
  • Kutxa gorria (75 €): Rosé ardo apartsua, kriantza ardo Beltza, ardo txuria, patxarana, mantekada, polboroiak, txokolatezko molineritoak, zainzuriak, turroia, piperrak eta ardi-gazta.

 

Nobedadea: Agertuz karta-jokoa

Gutxienez kutxa eskatzen dutenek Agertuz karta-jokoa ere eskatu dezakete (5 €). 4 urtetik gorakoendako karta-jokoa da eta 2 joko ditu karta sorta-bakarrean. Nafarroa erdi eta hegoaldeko herri eta baratzetan murgiltzeko era jostagarria.

 

www.errigora.eus

Egin eskaera web orrian azaroaren 14ra arte.