Euskarabideak 2021-2022 ikasturteko euskara ikasleendako diru laguntzak ebatzi ditu

Abenduaren 9an argitaratu zen Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak euskara ikasteko helduentzako banakako laguntzen deialdia esleitzen duen ebazpena, 2021eko abuztuaren 30etik abenduaren 1era arte hasten diren ikastaroetarako, eta lehen ordaintzea xedatzen duena.

Diru laguntza deialdia Nafarroan erroldatuta dauden 16 urtez gorako euskara ikasleei zuzenduta dago (Hizkuntza eskola ofizialetako,  Zubiarteko eta Euskarabideko euskaltegietako ikasleak izan ezik). Deialdi honetan 2021-2022 ikasturteko ikastaroak sartu dira, zehazki, 2021eko abuztuaren 30etik abenduaren 1a arte hasi direnak. 

Diruz laguntzen zenbatekoa modulu mota eta ordu kopuruaren araberakoa da. Ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak, udako ikastaroak, autoikaskuntza ikastaroak edo berariazko ikastaroak izan daitezke. 

Ebazpenean ikasle bakoitzari dagokion diru laguntza jakinarazten zaio.

Diru laguntzaren lehen ordainketa 2021 urtea amaitu baino lehen eginen da; bigarrena 2022ko uztailean.

Diru laguntza deialdia 74E/2021 Foru Aginduak, uztailaren 21ekoak, arautzen du.

Baldintzak

Diru laguntza jasotzeko, ikasleek gutxienez ikastaroaren % 80ko bertaratzea eduki behar dute. Bertaratze ziurtagiria aurkeztu behar dute 2022ko uztailaren 15erako derrigorrez (eskaintzaileak agiri hori aurkeztea saihesten ahal du eskabidean Euskarabideari datuak lortzeko baimena ematen badio).

Beste diru laguntza batzuk eskatu daitezke, betiere gainfinatziaziorik ez badago.