Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko ordua

Hainbat toki entitatek euskara ikasteko dirulaguntza eskatzeko epealdia ireki dute. Beste batzuek, berriz, iraila aldera irekiko dute.

Urte asko dira, jada, Nafarroako Toki Entitate askok helduen euskalduntzearen aldeko apustua egin zutela, Baztandik Erriberrira edota Pirinioetatik Mendigorriara. Horixe da hain zuzen, ELAIDEk azpimarratu nahi duena albiste honetan.

Dirulaguntzak eskatzeko epeak aldatu egiten dira udalerri edo entitateen arabera: asko dira epealdia ikasturte bukaeran, ekainean, irekitzen dutenak. Beste askok berriz, ikasturte hasieran irailean irekitzen dute epea. Beste gaietan ere badira aldeak: baldintzak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, etab. Horregatik, bakoitzak bere udal edo mankomunitatearen dirulaguntza deialdia begiratzea da onena. ELAIDEko dirulaguntzen atalean dituzue.

Gogoratu entitateen dirulaguntzak bateragarriak direla Euskarabideak ematen dituenekin