2022/03/31 18:30 Katakrak. Iruña

SOLASALDIA: 50 urte aurrerago euskaraz bizitzeko hautua (Elhuyar 50 urte)

elhuyar gazteak.jpg

          Eguna: martxoaren 31, osteguna
          Lekua: Iruñeko Katakraken (kale nagusia, 54, Iruñea).
          Ordua: 18:30ean

Parte-hartzaileak:
•    Amets Aranguren (Iruñea, Nafarroa). Ibil Bedi musika taldeko abeslaria. Saxofoi Goi Mailako ikasketak egin ditu. 23 urte ditu.
•    Begoña Garaikoetxea  (Iruñea, Nafarroa). Gaztealdiko partaidea. Irakasletza-ikasketak egiten ari da. 20 urte ditu. 
•    Maitane Junguitu (Gasteiz, Araba). Gizarte-komunikazioan doktorea. EHUko irakasle eta ikerlaria. Gamerra. Game Erauntsia bideo-jokoak eta euskara uztartzen dituen elkarteko kidea. 32 urte ditu. 
•    Unai Dufur (Iruñea, Nafarroa). Osasuna Promesaseko jokalaria. Aurtengo denboraldian lehen taldeko dinamikan aritu da lanean, eta partida bat baino gehiago jokatu du haiekin. 23 urte ditu.