2025/05/15 20:00 Iruña. Alde Zahharra. O plaza.

Kontzertua: Ziztada & Rlantz

ziztada-870x480.jpg

ZIZTADA & RLANTZ (Euskaraldia)

Ziztada & Rlantz reggae dub taldea da, 2017an sortua. Musika propioa sortzen dute eta letra alternatiboak eta aldarrikatzaileak dira oinarri. Izan ere, Ziztadaren hitzetan: “Emakumerik ez egoteak (gehienbat musika estilo hauetan) ahaldundu gaitu proiektuan, sound system mugimendua berdintasunean eraikitzeko eta gure letren mezua zabaltzeko gogoa baikenuen. Beste alde batetik, euskarazko musika sustatzeko proiektua ere bada.” Nahiz eta azkenengo lanetan sentimendu eta ideia pertsonalak azaleratzen diren, instrumentaletan eta hitzetan indarra transmititzen jarraitzen dute.

Sarrera librea izango da lekua bete arte.

Eguraldia txarra izanen dela aurreikusten bada, Erraldoien Txokoan (Descalzos 72) eginen dira kontzertuak. Kasu horretan edukiera mugatua izanen da. Sarrerak doan izanen dira eta bertan jasoko dira, kontzertuak hasi baino ordubete lehenago. Bi sarrera hartzen ahalko ditu, gehienez, pertsona bakoitzak.