2025/05/29 20:00 Iruña. Alde Zaharra. O Plaza.

Kontzertua: Frikun

frikun-870x480.jpg

KANTU ETA HITZA. FRIKUN.

Frikun Euskal Herriko lau musikari eta afro-rock talde bat dira, hein handi batean Afrika Mendebaldeko musika elektrikoan inspiratuak baina nortasun musikal propioa sortu dutenak. 2022an kaleratu duten Ezerezko Herria autoekoiztutako azken diskoan doinu liluragarriak eta erritmo uhinak uztartzen dituzten konposizio originalak daude, baita kritika sozialaren, hausnarketa globalaren eta introspekzioaren artean dabiltzan euskarazko hitzak ere.

Sarrera librea izango da lekua bete arte.

Eguraldia txarra izanen dela aurreikusten bada, Erraldoien Txokoan (Descalzos 72) eginen dira kontzertuak. Kasu horretan edukiera mugatua izanen da. Sarrerak doan izanen dira eta bertan jasoko dira, kontzertuak hasi baino ordubete lehenago. Bi sarrera hartzen ahalko ditu, gehienez, pertsona bakoitzak.