2025/05/22 20:00 Iruña. Alde Zaharra. O Plaza.

Kontzertua: Anari

anari-870x480.jpg

Anari euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletakoa da, 1997an bere izena zeraman lehen diskoa argitaratu zuenetik. Hogeitaka urteko ibilbidean osatu du bere obra eta ibilbide oparoa, eta bakarrik zein musikari andanarekin kolaboratuz oso berea duen soinu bat garatu du.

Sarrera librea izango da lekua bete arte.

Eguraldia txarra izanen dela aurreikusten bada, Erraldoien Txokoan (Descalzos 72) eginen dira kontzertuak. Kasu horretan edukiera mugatua izanen da. Sarrerak doan izanen dira eta bertan jasoko dira, kontzertuak hasi baino ordubete lehenago. Bi sarrera hartzen ahalko ditu, gehienez, pertsona bakoitzak.