2021/02/02 19:00 Iruña. Ingurumen Heziketarako Museoa

Hitzaldia: "EZEZAGUNERAKO BIDAIA: MUNDUA, KLIMA ETA EKOLOGIA KRISIAN"

ezezagunerako-bidaia-.jpg

Egun ez dago klima aldatzen ari dela taxuz ukatzen duenik, ezta aldaketa hori gizakion jarduerak eragindakoa dela ukatzen duenik ere. Besteak beste, ondorioak jada pairatzen ari garelako. Horra, esaterako, muturreko fenomeno metereologikoak. Biodibertsitatea, bestalde, inoiz baino azkarrago ari da galtzen, eta zoonosiak, COVID-19a adibidez, eta pandemiaren bestelako arriskuak, aldiz, ugaritzen ari dira. Lurra ezezagunera abaildu da, eta harekin batera bertan bizi garen guztiok. Bidaia atzeraezina da, baina oraindik gaude garaiz, bideko astinaldiak gutxienez arintzeko eta ahal den hobekien egokitzeko.

Hizlaria: Iñaki Petxarroman kazetaria eta ingurumen-gaietan espezialista.

Izen-ematea: 010 edo 948 420 100 (Iruñetik kanpo) zenbakietan

Lekua: Ingurumen Heziketarako Museoa:  Errotazar kalea z/g  (San Pedro monasterio zaharra)

Info guztia hemen: http://educacionambiental.pamplona.es/eu/kontaktua/