2025/04/11 20:00 Zizur Nagusia. Kultur Etxea

Antzezlan laburra: Beren izenez, hilkutxa baten historia

Beren-izemez_destacada.png

Noiz: 2025/04/13, 20:00

Non: Zizur Nagusia. Kultur Etxea.

Sarrerak online Zizurarte webgunean (hemen).

Bikote bat, Jaione eta Xabier, beilatokiko gela batean daude. Jaioneren aita hil berri da eta ez du dirurik izan hileta duina ordaintzeko: hilkutxa kartoizkoa da, ez dago lorerik, hildakoak ez du makillajerik… Familia iristeko zorian dago, eta Jaione lotsatua dago. Xabi, ordea, lasai dabil. Haren ustez, heriotzaren merkantilizazioaren kontra arrazoitzea aski izanen da hiletan dirurik gastatu ez izana justifikatzeko. Bat-batean, gauza bat bururatu zaio Jaioneri. Aitonaren izena emanen dio iristear dagoen haurrari, eta horrela errua kenduko du buru gainetik. Xabik, ordea, ez du halakorik nahi, aitonaren izena berezia baita eta ez du nahi haurrak bizitza osoan karga hori izaterik.