Udako euskara ikastaroak IKAn

Iruñeko IKA Campion euskaltegiak zenbait ikastaro antolatu ditu abuztuan eta irailean: ikastaro trinkoak, C1 azterketak prestatzeko ikastaroak, mintzapraktika eta barnetegiak. 

IKAren Campion euskaltegiak ateak zabalduko ditu udan. Abuztuan maila guztietako ikastaro trinkoak antolatu dituzte. Irailean, berriz, nagiak astintzeko ikastaroa eginen da. Mintzamena lantzeko aukerak ere badaude. 


Abuztuko ikastaro trinkoak

  • Maila: A1, A2, B1, B2
  • Datak: Abuztuaren 1etik 28ra. Ikastaroak 4 astekoak dira, baina behar izanez gero, 2 edo 3 astez aritzeko aukera dago.
  • Egunak: Astelehenetik ostiralera.
  • Ordutegia: 3 edo 4 orduko klaseak aukeratu daitezke: 9:00-12:00 (3 ordu), 9:00-13:00 (4 ordu), 17:00-20:00 (3 ordu) edo 16:00-20:00 (4 ordu). Ordutegi orientagarriak. Taldeak ikasle gehienek aukeratzen duten ordutegian osatuko dira.
  • Ordu kopurua: 60 (3 ordu eginez gero) edo 80 ordu (4 ordu eginez gero).
  • Prezioa: 195 € eta 108 € artean (ordu kopuruaren arabera). 

C1 azterketa prestatzeko ikastaroa: Idatzia, ahozkoa edo osoa

  • Datak: Abuztuaren 3tik 28ra. 
  • Egunak: Astelehenetik ostiralera. 
  • Ordutegia: Osoa: 9:00-13:30 / 16:30-21:00. Idatzia: 9:00-11:00 / 16:30-18:30. Ahozkoa: 11:30-13:30 / 19:00-21:00. Ordutegi orientagarriak. Taldeak ikasle gehienek aukeratzen duten ordutegian osatuko dira.
  • Ordu kopurua: 80 (osoa) edo 40 ordu (idatzia edo ahozkoa bakarrik).
  • Prezioa: 300 € eta 88 € artean (ordu kopuruaren arabera).

Iraileko ikastaroak

Iraileko ikastaroak ordu gutxikoak dira. Ikasturtea hasi aurretik nagiak astintzen hasteko daude pentsatuta. Osorik egin behar dira. 

  • Maila: A1+, A2, B1 eta B2.
  • Datak: Irailaren 1etik 17ra. 
  • Egunak: Asteartetik ostegunera.
  • Ordutegia: 9:30-11:30 / 17:00-19:00. 
  • Ordu kopurua: 18. 
  • Prezioa: 75 €.

Asteburuko hiri barnetegia

Helburu nagusia mintzamena lantzea da. Eskola orduak bestelako jarduerekin uztartuko dituzte (tailerrak, irteerak, bazkaria…). 

  • Maila: B1 eta B2
  • Datak: Abuztuaren 28tik 30era.
  • Ordutegia: Ostirala: 16:30-20:00. Larunbata: 9:00-20:00. Igandea: 9:30-18:00. 
  • Prezioa: 60 € (bazkariak barne).

Mintza barnetegia Lesakan

Helburu nagusia mintzamena lantzea da. Eskola orduak bestelako jarduerekin uztartuko dira (tailerrak, irteerak …) eta egunero bizitza euskara hutsean eginen da.

  • Maila: B1, B2.1 eta B2.2.
  • Datak: Abuztuaren 31tik irailaren 13ra.
  • Prezioa: 600 €.

2025-2026 IKAn ikasi duten ikasleek beherapena izanen dute ikastaroaren prezioan. 

 

Matrikula

IKA euskaltegietan, webgunean (ikastaroan sartu eta dagokion estekan) edo telefonoz, 948 22 22 46 zenbakian (Iruñeko ikastaroak) edo 948 18 83 25 zenbakian (Lesakakoa). 

 

Euskara ikasteko dirulaguntzak

Euskarabidearen eta Nafarroako udalen dirulaguntzen berri Elaide webguneko dirulaguntzen atalean.