Nafar musikarien indarra Durangoko Azokan

Durangoko Azoka abenduaren 4tik 8ra izanen da Durangon. Urteroko zita da euskarazko literatura, musika eta bestelako kultur adierazpenen nobedadeak ezagutzeko. Lehenbizko serie honetan, Nafarroako musikarien lanik berrienak ekarriko dizkizuegu.

Euskal musikaren eszena azkar ari da aldatzen. Talde berri ugari ari dira sortzen, gazteak (eta ez hain gazteak), estilo berriak... Nafarroak beti izan du ezarritako musikarekin apurtzaile izateko joera, eta eszena barruan ez bazaude, zaila da talde berriak ezagurzen.

Guk talde horien lan berrienak ekarriko dizkizuegu, berriki argitaratutako lanak, eta Durangoko Azokan aurkituko dituzuenak. Gainera, kontzertu zenbait ere izanen dira Durangon egun horietan, taldeak ezagutzeko aukera aparta!

Eta nobedadeetan berriena, BERRIA egunkariak sortu duen Musika Berria streaming plataforma. Hau ere Durangon aurkeztuko dute abenduaren 5ean, baina aurreratzen ahal dizuegu euskal musika osoa entzun ahal izateko plataforma izanen dela.

Goazen harira, hemen dituzue Nafarroako musika taldeen lanik berrienak. Laster Musika Berria plataforman entzungai izanen dituzue, eta Durangon aurkezpen batzuk ikusteko aukera ere bai. Hemen duzue musika egitaraua: DA! Musika egitaraua

  • NAXKER (Atarrabia): "Alde bi"
  • APOTHEKE 90 (Iruñerria): "Apotheke 90"
  • ANTIGONA (Artaxoa): "Apurrak"
  • LILO (Iruñerria): "Bada garaia"
  • IBIL BEDI (Irunberri): "Badaezpada"
  • BIDENABAR (Baztan): "Bidenabar"
  • PEIREMANS+ (Lekunberri+): "Hirugarren mailan"
  • ODOLKIAK ORDAINETAN (Tafalla): "Gure tenplu galduak"
  • MIRARI (Iruñerria): "Gure paradisua"
  • MARUXAK (Iruñerria): "Eskuminak (Deluxe Edition)"
  • MUGAN (Donostia-Bera): "Bizitza ozen denean"
  • LARRA BIDEAK (Ultzama): "Larra bideak II"
  • LA TXAMA (Lizarra): "Vol.2"
  • TRIKIDANTZ (Malerreka): "Mende laurden plazaz plaza"
  • BURUTIK (Iruñerria): "Payola"
  • ANE MARTIJA (Arakil): "Hasi berriz"
  • ... (zerrenda osatzen jarraituko dugu)

Jarraian, argazkietan, diskoen azalak dituzue.