Mintzakidera batzeko beste aukera bat

Urrian Mintzakide ekimenean parte hartzeko izena emateko epea ireki zen; ordea, orain hemen duzu Mintzakidera batzeko bigarren aukera. Zatoz!!. Astean behin edo bitan taldean elkartu eta euskaraz aritzea da proposatzen dena. 


Mintzakide taldeak ordutegi, adin, auzoa eta zaletasunak kontuan hartuz, hurrenez hurren, osatzen dira. Modu horretan parte hartzea erosoagoa da, aurrez aurre, alegia.

Hau da, guztiontzako erosoa den ordutegia, tokia eta plana eginez, egiten da mintzapraktika. Lagun giroan paseatu, kirola egin, mendira joan, kafetxo bat edo tragotxo bat hartu edo besterik gabe elkartu eta elkarren konpainia eta solasaldiaz gozatu.

Askori gertatzen zaie euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukerarik ez dutela izaten eta Mintzapraktikan aurkitzen dute euskaraz lagun artean aritzeko aukera. Zenbaitek, berriz, euskaraz aritu nahi, baina ez dute inguruan izaten lagunik. Bestalde, euskaltzale asko dago bere herrian euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak zabaltzen lagundu nahi duena. Eta halako ekimenetan parte hartuz eragiten dute horretan. 

Mintzapraktikan pertsonen arteko harreman berriak sortu eta indartzen dira euskaraz. dira Mintzapraktikan hasi eta gaur egun beraien lagunekin, familiakoekin, lankideekin euskaraz aritzen direnak. 

Gaur egun, milaka herritarrek hartzen dute parte Mintzapraktika egitasmoetan; astean behin elkartzen dira talde txikitan euskaraz aritzeko: bidelariak (euskaraz ikasten ari direnak edo ohitura berreskuratu nahi dutenak hizkuntza praktikatuz) eta bidelagunak (euskara aise erabiltzen dutenak eta ikasten ari direnei euskaraz praktikatzen laguntzeko borondatez izena ematen duten euskaltzaleak). 

Hauxe da Mintzapraktikaren mundua. Ireki atea eta praktikatu gurekin, talde giro hurbilean. 

 

Informazio gehiago:
irunerrikomintzakide.eus
praktikatu.eus