Mintzakiden izena emateko bigarren aukera

Ikasturte hasieran jarri ziren martxan mintzapraktikarako taldeak. Orain, urtarrilean, izena emateko bigarren epea ireki da. Astean behin taldean elkartu eta euskaraz aritzea proposatzen da. Animatu!!

 

Mintzakide egitasmoak euskaraz praktikatzeko aukera eskaintzen die herritarrei. Hiru hamarkaden langa gaindituta, indartsu jarraitzen du mintzapraktika egitasmoak eta herri askotan dago martxan. Dohainik da. 

Norentzat? 

Egitasmoan euskaraz gehiago hitz egin nahi duen edonorrek parte hartu dezake; ez da bakarrik euskara ikasten ari direnentzat. 

Zertan datza? 

Funtzionamendua sinplea da: euskaraz ongi moldatzen den pertsona bat, hizkuntza maila hobetu nahi duen edo euskaraz hitz egin nahi duen lagun talde batekin elkartzen da eta hainbat gaien inguruan hitz dute. Normalean, astean behin elkartzen dira. 
Talde txikiak sortzen dira bakoitzaren aukerak kontuan hartuta (eguna, ordutegia, herria edo auzoa, zaletasuna…). 

Aukerak

Gehienak tabernan elkartzen dira, baina bestelako aukerak ere badira: paseoan, guraso edo familientzat taldeak, euskalkia lantzeko taldeak eta abar.
Gainera, gainerako mintza-taldeekin elkartzeko jarduera osagarriak ere antolatzen dira. 


Informazio gehiago:

Zure herriko edo eskualdeko Euskara Zerbitzuan edo lotura hauetan: