Euskara ikasteko dirulaguntzak

Nafarroako toki entitate askok euskara ikasteko diru-laguntzak ematen dituzte.

Euskaltegietan udako ikastaroetan oraindik ere izena emateko aukera dugun honetan, hainbat toki entitatek euskara ikasteko diru-laguntzak ematen dituzte.

Urte asko dira, jada, Nafarroako Toki Entitate askok helduen euskalduntzearen aldeko apustua egin zutela, Baztandik Erriberrira edota Pirinioetatik Mendigorriara. Horixe da hain zuzen, ELAIDEk azpimarratu nahi duena albiste honetan

Aldeak, ordea, nabariak dira udalerrien artean, horretarako jartzen diru-kopuruaren, eskatzailearen egoeraren, ikastaro motaren, eta abarren arabera. Batzuetan matrikula gastuaren portzentajea ordaintzen dute, beste batzuetan eta eskatzailearen egoeraren arabera ikastaroa doan ateratzen ahal zaio, herri hainbatetan ikastaro trinkoetarako eta barnetegietarako diru gehiago ematen dute estentsiboetarako baino.

Gainera, diru-laguntzak eskatzeko epeak aldatu egiten dira udalen arabera. Ekainean eskatu ahal dira herri batzuetan, eta beste batzuetan urrian izaten da garaia diru-laguntza hauek eskatzeko.

Diru-laguntza hauen berri izateko sartu www.elaide.eus web orrian eta jo diru-laguntzen atalera.