Euskara ikasleentzako dirulaguntzak

Nafarroako hainbat toki erakundek eskuragarri dituzte euskara ikasteko dirulaguntzak.

Tokian-tokian, dirulaguntza horiek ezberdinak dira bai zenbatekoan, bai eskaera datetan, bai ikastaro motan, bai bertzelako kontu batzuetan. Hortaz, euskara ikasleentzako dirulaguntzen berri emateko asmoz, Elaide atarian horretarako txoko bat dugu informazio guziarekin: https://elaide.eus/eu/diru-laguntzak

Bertzalde, Euskarabideak ere baditu euskara ikasle helduentzako dirulaguntzak. Hona hemen horien informazio gehiago.