Euskaltegiak eta dirulaguntzak

Ikasturte berria hurbil dagoenez, laster irekiko dira euskara ikasteko matrikula egiteko epeak Nafarroako euskaltegietan; eta, aldi berean ere, diru-laguntzak eskatzeko deialdiak eginen dituzte Nafarroako hainbat toki entitatek eta Euskarabideak.

Erakunde publikoek zein gizarte entitateek eskaintza zabala antolatu dute.  

  • Euskara ikasteko hiru zentro daude Nafarroako Gobernuaren menpean:  Iruñeko Hizkuntza Eskola,  Tuterako Hizkuntza Eskola, eta Zubiarte Euskaltegia. Lehenengo biak irakaskuntza arautuzkoak dira; eta Uharteko zentroan, aldiz, ez dago ikasketa ofizialik. Hiruetan ikasteko modalitate bat baino gehiago eskaintzen dute.
  • Gizarte ekimenetik sortutako euskaltegiak ere badaude. AEK eta IKA entitateek, Iruñerrian ez ezik, euskaltegiak dituzte Nafarroako geografian osoan zehar. Ikusi AEKko euskaltegien mapa eta IKAko euskaltegiak. Azkenik, Bai&By fundazioak adimen artifizialdun softwarearen bidezko ikasketa eskaintzen du.

 

  Bestalde, Nafarroako toki entitateek eta Euskarabideak dirulaguntzak ematen dituzte, helduen euskalduntzea bultzatzeko.

  • Diruz laguntzen duten toki entitate gehienek matrikula kostuaren %50 ematen badute ere, ez dute kopurua erabakitzeko irizpide berberak. Gainera, eskatzeko epeak ere ez dira berberak udal guztietan. Diru-laguntza hauen berri izateko sartu Elaideko diru-laguntzen atalean, eta aukeratu dagokizun entitatea.
  • Horiez gain, Euskarabideak ere diru-kopuru bat bideratzen du helduentzako euskara klaseak diruz laguntzeko. Laguntza hauek bateragarriak dira toki-entitateek ematen dituztenekin, eta urtean zehar laguntza hauek arautzen dituen Foru Agindua argitaratuko da.