Errigora: eskatu Nafarroa hegoaldeko uzta

Iritsi da Errigora ekimenaren udaberriko kanpaina: Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura. Otsailaren 27tik martxoaren 12ra Nafarroa hegoaldeko ekoizleen produktuak eskatu daitezke: oliba-olio birjina estra, barazki kontserbak, arroza eta pasta.

Produktuak formatu handian eskaintzen dira, despentsa urte osorako betetzeko: oliba-olio birjina estra 5 litroko bidoietan eta pasta, arroza eta kontserbak 12 ontziko sortetan.

Auzolanari esker, produktu sortak norbere herrian jaso ditzakegu, ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Zure hautuez harro

Nafarroa hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko helburuarekin sortu zen. Elikadura burujabetzaren aldeko kanpaina da. Horregatik, Nafarroa hegoaldeko ekoizleen produktuak eskaintzen dira, guztiak ere ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta.

Errigora ekimeneko bigarren kanpaina (jatorrizkoa) udazkenean izanen da: Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Nafarroako hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetan banatzen dira. Auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren balioaren % 25). Gaur egun, 3 saski daude aukeran.

Egin eskaera

Zure hautuez harro egon nahi baduzu, egizu eskaera martxoaren 12ra arte (azken hau barne) zure herrian edo www.errigora.eus web orrian.

Hiztegia
*ekimena: iniciativa
*uzta: cosecha
*ekoizle: productor(a)
*eskaini: ofrecer
*sorta: lote
*auzolan: trabajo comunal
*hautu: elección
*elikadura: alimentación
*burujabetza: soberanía
*ekarpen: aportación