2020/08/12 22:00 Uharte. Andre Mari Zuria Ikastetxea, pistan.

Zinema: "Mustang"

Mustang.jpg

Deniz Gamze Ergüvenena. Günes Sensoy eta Elit Iscanekin. Drama. Turkiako herri txiki batean osaba eta amonarekin bizi diren bost ahizpa umezurtzen istorioa kontatuko digu Mustang filmak: Lale, Nur, Selma, Ece eta Sonay.

Hamabi eta hamasei urte arteko neskatoak hondartzan mutil batzuekin jolasean ikusi ondoren, jarrera inmoral hori zuzentzen saiatuko dira osaba eta amona, eta pixkanaka, etxea kartzela bihurtzen joango da. Etxekoandre eta emazte izaten irakatsiko diete, eta eskolara joan ordez, etxean geratuko dira sukaldatzen eta josten ikasten.

Sarreren erreserba: www.huarte.es