2026/01/23 19:00 Etxarri Aranatz. Kultur etxea

Zinema: `Gaua´

Zuzendaria: Paul Urkijo.

Aktore nagusiak: Yune Nogueiras, Elena Irureta, Ane Gabarain eta Iñake Irastorza. 

Sinopsia: XVII. mendean dago girotuta istorioa, eta gaueko mitologiak zeharkatzen du. Sorgin ehiza betean, Kattalin, senarrarengandik ihesi, bere baserritik aterako da gauaren erdian. Baso beltzean galduko da eta bere atzetik segika duen presentzia bat sentituko du. Ihesean dabilela hiru emakume maitagarrirekin topo egingo du. Hauek, arropa garbitu bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatzen dituzte. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonista.

Sarrera: 4 euro. Aldez aurretik, webgunean edo emanaldiaren aurretik, txarteldegian.