2025/11/10 19:00 Iruña. Iturramako Civivoxa. Ekitaldi-aretoa

Zinema: Ander

Iturramako Civivoxa (Ekitaldi-aretoa), 2025-11-10. 19:00. ANDER

Jatorrizko bertsioa (euskaraz) gaztelaniazko azpitituluekin. (+ 18)
Doan. Aurrez izena emanda

QUEER-CUIR ZINEMA
ZINE-FORUMA

Anderrek gorabehera handirik gabeko bizimodua darama. Lantegi batean eta baserriko lanetan aritzen da. Bertan, amarekin eta arrebarekin bizi da. Egun batean, hanka bat hautsi eta familiak etorkin perutar bat, Jose, kontratatuko du baserriko lanak egiteko. Joseren etorrerak etxeko bizimodua eta Anderren bizitza aldatuko ditu, baserritarraren barnean gatazka handia eraginez.