2026/02/25 20:00 Zizur Nagusia. Kultur Etxeko patioa

Lurrinak: Ongi etorri, istorio musikatuak

Lurrinak Ongi etorri Zizur.jpg

Ongi Etorri, gazte-helduentzako istorio musikatuak. Otsailak 25, 20:00etan, Zizur Nagusiko kultur etxeko patioan. Sarrera librea edukiera bete arte.

Gure herriko tabernak Ongi Etorri izena zuen. Bi ahizpen artean eramaten zuten bertako martxa. Mundua Ongi Etorrin hasi eta bukatzen zen aunitzentzat. Barraren bi aldeak ezagutu nituen nik. Bertatik, ez ziren bezeroak bakarrik igarotzen, istorioak ibiltzen ziren dantzan eta gu haiekin hazi ginen. Bertan, ikasi genuen zer zen emakumeen arteko elkarlana, zaintza eta ohartzerako gure izaera feminista bertan eraikitzen hasi ginen.
Viola eta teklatuarekin lagundutako kontakizun honen bitartez, gurekin bidaia bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu, txoko txiki bateko unibertsoa ezagutzera eta barrenak astintzera.