2019/06/20 20:30 Iruñea. Erraldoien Txokoa

Kontzertua: Xabier San Sebastian

KantuHitzaXabierSanSebastian1.jpg

Kantu eta Hitza 2019ren barruan. 

Xabier San Sebastian prestakuntza zabal eta eskarmentu handiko musikari, abeslari eta gitarra-jotzaile donostiarra dugu, Izotz eta Alboka taldeetan ibilitakoa. 2004. urtean bakarkako bideari ekin zion Orai diskoaz, eta geroztik beste hiru disko etorri dira, azkena 2017an.

 Folk eta rock musiketatik edaten du bere proposamenak, azkenaldian doinu akustikoetarako joera duelarik, eta azken diskoan esperimentaziora ireki du bere musika, batzuetan Laboa gogoraraziz.

Zuhaitzak ez du beldurrik (2017) da bere azken lana. Iker Barandiaranek Argian aldizkarian aipatu bezala “…ahots berezia eta erregistro aberatsa dauka, sustraiak oso presente ditu beti eta, horrekin batera, arima askea erabat.”

Doakoa.