2019/08/16 20:00 Iruñea. Urdanoz multzoa (Etxabakoitz)

Kontzertua: Sonakay

sonakay.jpg

Zur eta lur utzi zuten mundu guztia, Telecinco-ko Got Talent saioan, "Txoria txori" kantaren moldaketa flamenkoa egin zutenean, publiko eta epaimahaiaren txaloak lortuz. Orduz geroztik, disko bat argitaratu dute, Sonakay denontzat, zeinetan, abesti propioez gain, lau euskal kantaren moldaketak aurkitu daitezkeen: Benito Lertxundiren "Loretxoa", Urkoren "Lehenengo ikasgaia", Pier Paul Berzaitzen "Denborareki" eta, arestian aipatutako, Mikel Laboaren "Txoria txori".

Izan ere, donostiar hauek ijitoak eta euskal herritarrak izateaz harro daude, eta eurentzat arima bi hauek uztartzea naturala da. Eta, bai, integrazio adibide bat dira, baina, batez ere, musikari trebeak dira eta gozamena da hauek entzutea.