2019/06/27 20:30 Iruñea. Erraldoien Txokoa

Kontzertua: Peio Ospital

KantuHitzaPeioOspital.jpg

Kantu eta Hitza 2019ren barruan. 

Peio Ospital (Ezpeleta, Lapurdi), kantu konprometituen bidez, 60. hamarkadaren hondarrean euskal kulturaren pizkundean parte hartu duten kantari eta intelektualen artekoa da.

Ikono bat zaigu taula aitzinera berriz agertzen, Euskal Herriko eta folk munduko erreferente bat. Peio Ospitalek, Pantxoa Carrère-rekin berrogei bat urtez kantari ibili ondoren, lehen bakarkako lana aurkezten digu: Arnasa… Hatsa… Bizia…

Disko hau bideratzeko, laguntzaile paregabeak izan ditu Ospitalek: Andoni Salamero, Itxaro Borda, Mixel Ducau eta Antton Valverde, besteak beste.

Lan soil eta dotorea da Arnasa… Hatsa… Bizia…, Itsasu aldean ekoiztua, etxeko giroan.

Doakoa.