2025/11/08 21:00 Altsasu. Iortia kulturgunea

Kontzertua: Janus Lester

janus-lester-kontzertua.jpg

BERRIA egunkariaren aldeko kontzertua

Janus Lesterrek Lore diskoa aurkeztuko du. Urte eta erdiko bira egin du Janus Lesterrek, Ez gaitzala loak harrapatu (2022ko abendua) lehenengo diskoarekin debutatu zuenetik, euskal eszenaren lehenengo mailan bere lekua finkatu arte. 100 kontzertu eskaini ditu Euskal Herrian, Estatuan eta Finlandian, besteak beste. Hainbat artistarekin kolaboratu du, hala nola Izaro eta Idoiarekin. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ere abestu du. Kilometroak jaiaren abestia konposatu du, eta Dabadaban grabatutako zuzeneko EP bat argitaratu du. Eta, batez ere, nonahi harritu du publikoa, euskal panoramako ahotsik indartsu eta berezienetakoa baitu.

Sarrerak: 15 € (BERRIAlagunek 13 €). Egunean bertan, 17 € (BERRIAlagunek 15 €). Salgai BERRIA DENDAn eta Iortia kultur guneko atarian eta harreran. Sarreren dirua Berriarendako izanen da.

Antolatzaileak: Sakanako Berrialagunak, Sakanako Mankomunitatea eta Altsasuko Udala