2026/05/28 20:00 Iruñea. O-ko Andre Maria plaza

Kontzertua: Izaki gardenak

Izaki-gardenak-Jon-Basagurenweb-870x480.jpg

KANTU ETA HITZA

IZAKI GARDENAK 2012an sortu zen, Jon Basagurenen abestiei itxura emateko. Urte horretan bertan Itsasargiak kaleratu zuten, bost abestiz osatutako EP bat. Harrezkero, hiru disko eta hainbat single argitaratu dituzte; entzuleak rock eta pop soinuetan murgiltzen dituzte, eta biziki zaintzen dute bai zer esaten den, bai nola esaten den. Lau urteko etenaldia egin eta gero, taldea 2024an jarri zen martxan berriz: Orube izeneko disko bat eman zuten argitara, eta kontzertu-bira abiatu zuten 2025eko hasieran. Sitsak da taldearen azken lana: azken urteetan argitaratu eta diskoetan ageri ez diren sei abesti eta beste lau abesti berri barne hartzen ditu.

Sarrera: Doan. 

Eguraldia txarra izanen dela aurreikusten bada, Erraldoien Txokoan (Descalzos 72) eginen dira kontzertuak. Kasu horretan edukiera mugatua izanen da. Sarrerak doan izanen dira eta bertan jasoko dira, kontzertuak hasi baino ordubete lehenago. Bi sarrera hartzen ahalko ditu, gehienez, pertsona bakoitzak.