2025/01/18 20:00 Iruñea. Gayarre antzokia

Kontzertua: Errobi

Errobi.jpg

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen Lapurdiko talde mitikoa euskal rockaren lehen harria jartzeaz arduratu zen, 1970eko hamarkadan. Euskal tradizioko folk soinu berezkoenak rock progresiboarekin eta psikodeliarekin nahastu zituen Errobik, atzerritik etortzen ziren soinuek eraginda nagusiki. Taldea jardunean aritu zen 1985 arte, eta urte horretan kaleratu zuen azken albuma, ‘Agur t’erdi’. Esperotako itzulera da, ibilbide oso bati oroitzapena egiteko bira honek amaituko duena.

Sarrerak: 12,50-25 €. Gayarre antzokiko txarteldegian edo webgunean