2019/09/13 20:00 Sarriguren. Errizar Aretoa

Kontzertua: Eñaut Elorrieta

Ken Zapi taldearen sortzaile ospetsua zuzenean eta hurbiltasunez arituko zaigu kantuan. Zehazki, konposatutako unean jaio ziren bezala emanen dizkigu bere printzak. Ahotsaren indarrak eta gitarraz baliaturik, Eñauten kantuen mamiraino barneratuko gara, gisako formatu txikiek agerian jartzen dituzten xehetasunak gozatuta. Eñaut Elorrieta helduaro betean dabil bere ibilbidean, bere egiaren eta zirraren bila beti, etengabeko bilakaeran eta berrikuntzan.

Eguesibarko Euskararen Asteko ikuskizuna.

Sarrera librea, lekuak bete arte.