2026/06/11 20:00 Iruñea. O-ko Andre Maria plaza

Kontzertua: Bisaiak

Bisaiak-web-870x480.jpg

KANTU ETA HITZA

BISAIAK Iruñerrian jaiotako taldea da, eta hainbat musika estiloren eragina badu ere, reggae erritmoak dira bere kantu gehienen ardatza. 2025eko urrian “Porlanezko lorea” diskoa kaleratu zuten. Zortzi kidek osatzen dute taldea: Oier Alsua (baxua), Aitana Lakuntza (tronboia), Eneko Aguerri (bateria), Adriana Lorenz (saxofoia), Imanol Burguete (tronpeta), Arrate Bacaicoa (ahotsa), Xabier Olano (teklatuak) eta Irene Beltza (gitarra).

Sarrera: Doakoa

Eguraldia txarra izanen dela aurreikusten bada, Erraldoien Txokoan (Descalzos 72) eginen dira kontzertuak. Kasu horretan edukiera mugatua izanen da. Sarrerak doan izanen dira eta bertan jasoko dira, kontzertuak hasi baino ordubete lehenago. Bi sarrera hartzen ahalko ditu, gehienez, pertsona bakoitzak.