2022/08/06 19:30 Lizarra (Santiago plaza)

IX. Irrintzi txapelketa

<strong>Noiz:</strong> 2022/08/06, 19:30
<strong>Non:</strong> Lizarra. Santiago plaza

Aurtengoa Irrintzi txapelketaren IX. edizioa dugu. Berez, Lizarrako festetakoa txapelketa xumea eta laburra dena, ordubete inguru, beti parte hartzailea eta intentsoa izaten da, euskal oihu ezagunaren modukoa. Tarte motz horretan gauza asko gertatzen dira. Hemen <a href="https://www.flickr.com/photos/87621489@N08/albums/72157710304895612" target="_blank" rel="noopener nofollow">VIII. edizioko argazkiak</a>. Irrintzi txapelketak bi txanda izaten ditu, batean haurrek parte hartzen dute eta bestean helduek. Helduek, gainera, beroketa irrintzia eta irrintzi puntuagarria botatzen dituzte. Irrintzilariek beraiek puntuatzen dituzte haien irrintzikideen oihuak.

<strong>Antolatzailea:</strong> Garean.