2026/11/14 12:30 Iruñea. Udaletxe plaza

Iruñaldia. “Aztarnak. Mihise gaineko dantza”, Kresala dantza taldea

Iruñaldia. AZTARNAK.jpg

Dohainik.

Hamar dantzarik mihise zuri baten gainean dantza egingo dute eta sortutako keinuaren eta aztarnaren bidez mihisea lohituko dute. Dantza eta arte plastikoak uztartzen dituen ikuskizun paregabea. Ekintza perfomatibo horren bidez euskal dantzaren praktika artistikoa eta arte plastikoa bateratzen dira. Ekitaldian body art-a agerian dago eta memoria kolektiboa piztea du helburu. Memoria hori mihisearen gainazalean egindako erregistroaren eta ikusizko kontakizunaren bidez ezagutu eta barneratzen dute ikusleek. Gure dantza tradizionalak joera garaikidean moldatuko dira berriro, eta ikerketa baten ondorioz, dantza sormen horrek espazio berriak zabaldu ditu euskal dantzetan.