2026/03/11 19:00 Iruñea. Antzerki eskola

Irriziklo 2026: "Txizatoki bat eszenatokian & Hamalau"

Txizatoki.jpg

2 monologo.

TXIZATOKI BAT ESZENATOKIAN

Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objetu artistikoa? Zer da sortzailea? Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honekin, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut.

Egilea eta aktorea: Patxo Telleria

HAMALAU

Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela, tirabuzoi bikoitzeko inbertso klasikoa, hain zuzen…

Testua: Lutxo Egia
Aktorea: Mikel Martinez

Sarrera: 5 € (16 € Irriziklo 2026rako abonamendua)