2020/02/23 09:30 Iruñea. Alde Zaharra

Inauteri euskalduna: Irunkokoa

irunkokoa osoa.jpg

Kasu kasu! 
Badator kokoa!! 🦊

Heldu den otsailaren 23an Iruinkokoa, Iruñeko inauteri euskalduna herri-antzezpena eginen dugu hiri buruzagiko Alde Zaharreko karriketan barna. Ikusgarri honek dantza, musika, antzerkia eta bertsolaritza uztartzen ditu, eta euskara du ardatz nagusi. Emanaldiak bi zati izanen ditu: puska biltzea edo asalduak, Iruñeko Alde Zaharreko euskal elkarteei bisita eginez, eta ondoren, ekitaldi nagusia edo mustra, Santa Ana plazan.


Eguerdiko 13:00etan eginen den ekitaldi nagusian, Koko-xuriek (dantzariek) hartuko dute plaza lehen lehenik. Koko-beltzek (pertsonaia zirtzil, ilun eta zirikatzaileak) ebatsiko diete tokia eta haien jelkaldi satirikoa eginen dute, urtean zehar hirian izandako gertakari esanguratsuenei buruz. Azkenik, bertsolariek plazan gertatu eta ikusitakoa iruzkinduko dute bertsoz. Kate hori ―dantza, antzerkia, bertsoa― 4-5 aldiz errepikatuko da ordu t’erdi inguruko herri antzezpenean.

Parte-hartzaile guztiek, arizale zein publikoak, dantzatutako jauzi baten bitartez emanen zaio amaiera Iruinkokoari.

Hauxe dugu programa beraz:

9:30etatik aitzina Karrikaingurua alde zaharreko karriketan barna eta asalduak:

Katakrak
Piparrika
Suberri taberna
Nabarreriako Meson-en

13:00etan Iruinkokoa, Santana plazan.

Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki, Karrikiri eta Duguna elkarteek elkarlanean Iruñeko euskal komunitatearendako proposamen berri bat aurkezten dute: Iruinkokoa, Iruñeko inauteri euskalduna.