2026/12/03 18:00 Atarrabia. Kultur Etxeko Antzokia

Ikuskizuna: “Euskelelea”, Euskal Barrok Ensemble

euskelelea.jpg

“Euskelelea” ikuskizunak ederki uztartu ditu musika eta ilustrazioen proiekzioa, bai eta herriko haurren partaidetza ere (dantzari talde bat eta abesbatza bat). Euskalelearen inguruko ipuin musikatua da, familia osoarentzat pentsatua. Euskal mitologiako pertsonaiak agertzeaz gain, badira herri dantzak eta barrokoak, badira barreak eta introspekzio uneak... Agertokian, maila handi-handiko musikari eta kantari ospetsuak; emaitza ikuskizun bikaina da, bestelakoa, partaidetzarako irekia eta zoragarria. Atarrabian, ikuskizunean arituko dira Hilarión Eslava Musika Eskolako Eskolania eta Paz de Ziganda dantza taldea.

Euskal Barrok Ensemble
Parte-hartzaileak: Maika Etxekopar, (kontalaria eta ahotsa), Lore Zeberio, Leire Berasaluze (ahotsa), Miren Zeberio, (biolin barrokoa eta arabist), Mixel Etxekopar (txirulak eta ttunttuna), Amaiur Cajaravi le (kontrabaxua), Dani Garay (perkusioa), Enrike Solinís (euskelelea eta gitarrak, jatorrizko ideia, ilustrazioak), Juan Kruz Igerabide (testua).

Antolatzaileak: Karrikaluze, Euskara Zerbitzuarekin Elkarlanean.